XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MUSDE - Musde Arnauton ez duk ixilik egotekoa agramontes baten aginduz.

BERETERRETXE - Ixilik egoten ez bahaiz, nire zumezko zigorraz heziko haut.

MUSDE - Errespeta ezak nere apeztasuna. Nor haiz hi niri hika egiteko?

GRAZIAN - Tristan Bereterretxe nire gudarien buruzagi edo kapitaina duk. Hi, berriz, nire katigua eta gizon-hiltzaille bat besterik ez haiz.

MUSDE - Baiña, zuek nahi ala ez, apeza nauk, eta tratu txarrik ematen badidazue apezpikuarengana joko diat keja emanaz.

GRAZIAN - Ez duk horretarako betarik izanen, zakur horrek. Oraintxe bertan ordainduko baituk Otsoa'ren eta Antso Arhantzeta'ren heriotza.

MUSDE - (Heriotza uste baiño hurbillago ikusirik, izutua eta hizketa doiñu apalean). Jauna, erruki zakizkit; gogoan izan apeza naizena.

GRAZIAN - Bai, hala haiz, zoritxarrez. Gure Eliza Donearen izena zikintzeko apeztutako gizon doillorra. Hire bizimodu lotsagarriarekin Zuberoa eta inguruetako kristau guziak eskandalura ekarri dituk, (...).